@labirintoak… hitzak eta musikak labirintotik

@labirintoak saileko labirinto bakoitza sorkuntza bat da.

Labirintoa lurrean marraztu eta, bere kokapena bukatu bezain laster, publikoarekiko topaketa-saioa hasi daiteke, euskaraz ala frantsesez gidaturik, bai eta, Intxixu Valbuena musikariaren soinuak eta Koldo Amestoy kondalariaren kontaketak lagundurik. Publikoaren parte-hartzearekin, balentria bat bilakatzen da orduan, irudia eta mugimendua, hitza eta musika jokoan eta elkarlanean ematen dituelarik.

Ekitaldi artistikoa eta partizipatiboa da eta hau da hurbiltzen direnei proposatuko saien gaia: «Zuk nola pintatuko zenuke Aminata kultur etxe hori, ze koloretan ? Etxe honen inguruan eta barruan ze gertatuko ote den amestu eta komentatu dezakezu ?»

Ikuskizun paregabea, benetan! Eskerrik asko Koldo eta Intxixuri ere!!